Santa Zezilia ospatzera kalera irtengo dira Mendaron herriko musikariak

Barren.eus 2023ko aza. 17a, 11:48

19:00etan hasiko dute kalejira gaur Bizi Poza txarangakoek, Azpilgoetan, eta kalez kale ibiliko dira, bariku iluntzea giroltzen. Domekan, berriz, Ameikutz musika eskolako txistulari taldekoak irtengo dira kalera, 11:00etan. Musika eskolatik bertatik abiatuko dira kalejiran. Astelehenerako, berriz, beste kalejira bat dago iragarrita, musika eskolako trikitilari eta Mendaroko Gazteak dantza eskolakoena. Euria egingo balu, kalejira utzi eta frontoian egingo lukete emanaldia, iaz bezala.