Auto istripua gertatu da Santa Klara kalean

Barren.eus 2023ko aza. 20a, 15:18

Bi autok aurrez aurre egin dute talka Elgoibarren, Santa Klara Kalean, 13:30ak inguruan.

 

Elgoibar eta Aiastia lotzen dituen Gi 2636 errepidean gertatu da istripua, Mendi Bide taberna parean, hain justu ere. Kolpearen ondorioz, bi autoetako airbag-ak aktibatu dira. Anbulantzia medikalizatua bertaratu den arren, oraingoz ezin izan dugu jakin zauriturik egon den ala ez.

2023 11 20 auto istripua santaklara BARREN 1