San Lazaro egoitzako egoiliarra da Petra Arana eta han jaso zuen familiakoen eta lagunen bisita, halako urtebetetze borobila ospatzeko, eta Elgoibarko alkate Maialen Gurrutxagaren eta Gizarte Ongizateko zinegotzi Pili Iranzoren bisita ere jaso zuen, herriaren izenean Petra zoriontzera joan baitziren. Lore-sorta bat eman zioten.