Ikastaro teoriko-praktikoa izango da eta bihotz biriken geldialdi bat identifikatzen nahiz oinarrizko suspertze teknikak gauzatzen irakatsiko dute, eta baita KDAa erabiltzen ere (Kanpoko Desfibrilagailu Erdi Automatikoa). Mendaroko Udalak jarrita, lau desfibriladore daude kalean: Goñati frontoian, Garagartza auzoan, Mendarozabalen eta Azpilgoeta auzoan.
Bi saio eskainiko dituzte: azaroaren 27an euskaraz eta abenduaren 4an gaztelaniaz. 18:30etik 20:30era izango dira bi saioak, udaletxeko udalbatza aretoan. Arduradunek esan dute ez dela osasun arloko jakintzarik behar parte hartzeko. Izena emateko: erregistroa@mendaro.eus. Azaroaren 24a da izena emateko azken epea.
∞Lotura duten albisteak: