Pintadak nabarmen igo direla azaldu dute, espazio publikoetan zein pribatuetan. Pintadak garbitzeko gastuak 20.000 eurotik gorakoak izan direla aurten jakinarazi dute Udaletik, eta erantzukizunez jokatzea eskatu dute: “Herritar guztiei eragiten dieten jokabide eta ekintza mota horiek alde batera uzteko garaia da. Ezinbestekoa da espazio publikoak zein pribatuak zaintzea eta errespetatzea, baita hiri-altzariak eta udal-ondarea ere. Ahalegin bateratu hori funtsezkoa da herritarren elkarbizitza hobetzeko eta gure udalerria zaintzeko", eskatu dute udal arduradunek prentsa ohar bidez. Ekintza bandalikoak salatzeko ere eskatu diete herritarrei, "udalerria elkarrekin hobetzen jarraitzeko".