Amatasunaren inguruko gogoeta den 'AMAraun' ikuskizuna taularatuko dute Elgoibarko Herriko Antzokian

Barren.eus 2023ko aza. 23a, 10:49

Musika, kantua eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna da AMAraun."(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatzen da Oihana Iguaranek eta Amaiur Luluagak ondu duten antzezlana.

Ez da dantza ikuskizun soil bat, eta ezta bertso emanaldi bat ere. Diziplinarteko bidaia bat da; bidaia hipotetiko bat amatasunean zehar. Emanaldiak berak elkarrizketa askotarako bide ematen duela diote egileek, Oihana Iguaran (Villabona-Amasa, 1991) eta Amaiur Luluaga (Ibarra, 1992); dantzazalea lehena eta bertsozalea bigarrena. Bertsolari Aldizkarian egin zieten elkarrizketan azaltzen dituzte lan honen nondik-norakoak

  • Barikuan, azaroaren 24an, taularatuko dute 'AMAraun' ikuskizuna Elgoibarko Herriko Antzokian, 19:00etan.