Koska kendu ostean arrapala bat eraikiko dute bi guneak lotzeko. Era berean, kutxetak eta luminariak kota berrira egokituko dituzte. Zoladura errematatzeko, kareharri itxurazko zoladura erabiliko dute, oraingoaren antzekoa. Udaletik jakinarazi dutenez, herritarren eskaerei erantzunez hasi dituzte lanok. Astelehenean hasi zituzten lanak eta bi asteko epean amaitzea aurreikusten dute. 19.744,10 euroko aurrekontua dute, eta kopuru horri dagokion BEZa gaineratu behar zaio.