Suhiltzaileek edukiontzi bateko sua itzali dute Mendaron

Barren.eus 2023ko aza. 23a, 13:37

Kilimon Hiribideko edukiontzi batean, papera eta kartoia birziklatzekoan, sua piztu da gaur goizean, eta suhiltzaileak etorri dira itzaltzera.

Edukiontzitik irteten zen kea sumatuta, urarekin eta su-itzalgailuekin sua itzaltzen saiatu dira zenbait herritar, baina keak irteten jarraitzen zuela ikusita, badaezpada, larrialdietara deitzea erabaki dute. Suhiltzaileak etorri dira eta berehala hartu dute kontrolpean sua.

Mankomunitateak edukiontzi berriak jarri ditu orain gutxi, urdinak eta horiak, baina horiek ez dira erabilgarri egongo abenduaren 1era arte. Hain justu ordezkatzekoak dituzten edukiontzi zaharreako bat da sutu dena.

2023 11 23 sua edukiontzia mendaro suhiltzaileak