Atxutxiamaikaren negulekuetan izena emateko epea abenduaren 10ean amaituko da

Barren.eus 2023ko aza. 24a, 09:06

Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika aisialdi taldeak neguko oporraldirako negulekuak antolatu ditu Udalarekin elkarlanean. HH2tik LH6ra arteko umeentzako eskaintza prestatu dute, eta abenduaren 10era arte egongo da zabalik izena emateko epea.

HH2tik HH5era arteko umeentzat txokoak antolatu dituzte.

Bi txanda egongo dira aukeran:

  1. abenduaren 26tik 29ra lehenengoa
  2. urtarrilaren 2tik 5era bigarrena.

Bi txandetako ordutegia bera izango da: 09:00etatik 13:00etara. LH1etik LH3ra bitartekoek ere txokoak izango dituzte, baina horrez gain hainbat ekintza berezi ere izango dituzte: abenduaren 27an, esaterako, pista jokoa egingo dute, eta urtarrilaren 3an, Getariara joango dira egun-pasa. Sukaldaritza tailerra eta Eibarrera bizikletaz joan-etorria ere egingo dituzte. Nahi duenak ekintza solteetan parte hartzeko aukera ere badauka. Azkenik, LH4tik LH6rakoentzako Elgoibarren egonaldia, masterchef, urte amaierako festa eta beste hainbat ekimen antolatu dituzte.

  • Egitarau zehatzak eta prezioak zein diren jakiteko eta izena emateko HEMEN 

 Informazio gehiago nahi izanez gero, elgoibarkoizarra.eus webgunean kontsultatu edota 943 741 746 telefonora deitu daiteke.
Aisialdi eskaintza honetan parte hartzeko diru-laguntzak emango ditu Elgoibarko Udalak. Interesatuek Herritarren Arreta Bulegoan jaso behar dituzte inprimakiak edo www.elgoibar.eus webgunean. Eskaerak egiteko azken eguna abenduaren 12a izango da.

2023 11 23 neguko oporraldia

2023 11 23 atxutxiamaika neguko udalekuak b1