Joan en urriaren 22an egin zuten Bridgestone enpresak antolatutako argazki-maratoia, Basauriko kaleetan, eta oraintsu jakinarazi dituzte irabazleak. Lehiaketa Urtzi Verak irabazi du, eta haren atzetik Jose Ramon Cabrera eta Elena Perezen bi argazki saritu dituzte.
Parte hartzaileek 10:00etarako agertu behar ziren herrian eta antolatzaileek emandako hiru gairen inguruan egin behar zituzten argazkiak: Ongizatea, Ingurumena eta Bide Segurtasuna. Cabrerak 200 euro eta Basauriko merkatarien elkartearen lote bat jaso ditu saritzat.