Pedro Mugutzako eskolak egon ziren eraikinean zuten egoitza orain artean Eskuz taldekoek, eta aurrerantzean Toletxe kaleko 21. zenbakian dagoen lokal batean izango dute egoitza berria.
Udalak bitan banatu du 182 metro koadroko lokaleko espazioa: bata, altzariak lixatzeko gelarako, eta bestea, altzariok margotu eta bernizatzeko. Gainera, lokalak komunak eta ekipoak garbitzeko gela bat ditu.
Egindako egokitze-lanen barruan sartzen dira banalerroa sortzea lokala bikoizteko, bainugela egokitzea eta tresnak garbitzea, bai eta lurzorua prestatzea eta pintura-lanak egitea ere. Instalazio elektrikoa berria da, eta Eskuz elkartearen beharretara egokitutako argiak gehitu dituzte. Obra horiek egiteko inbertsioa 30.415,34 eurokoa izan da, gehi BEZa.
Elkarteko kideek Maialen Gurrutxaga alkatearen eta zinegotzi zein udal teknikarien bisita jaso dute, leku berrira nola moldatzen ari diren jakiteko.
*Argazkiak: Elgoibarko Udala