Indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazio bideoa ondu dute Elgoibarko Institutuan

Barren.eus 2023ko aza. 27a, 12:35

Emakumeek pairatzen dituzten indarkerien alderdiak ezagutzera emateko, eta horiei buruzko hausnarketa bultzatzeko bideoa osatu dute Elgoibar BHI ikastetxean, azaroaren 25aren harira.

Ikastetxeko Hezkidetza Taldea osatzen duten ikasleek osatu dute sentsibilizazio bideoa, "ikasle gutxi batzuen" laguntzarekin. "Helburua bideo honen bidez ikastetxe zein herri mailan emakumeek pairatzen duten indarkeriaren alderdiak ezagutu zein honen aurrean iniziatiba eta erantzukizuna bultzatzea izan da", azaldu dute. Ikastetxean landutakoa herrian zabaltzea nahi dute, hausnarketa eta mezua herritarrengana zein beste eragile batzuengana zabal dadin.

Hona hemen bideoa: