Kalegoen plazatik irtengo dira oinez domekan, abenduaren 3an, 9:30ean. Ibilaldia Elgoibar eta Soraluze lotzen dituen bide zaharretik egingo dute Karakate eta Maltzaga aldeko paraje berezietatik barrena. Itzulera, berriz, autobus urbanoan egingo dituzte, Soraluzetik. "Ez da ibilbide zaila, aldapa haudirik gabea baita. Igande goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea", esan dute Morkaikotik. Zazpi kilometro eta 250 metro positiboko ibilbidea dela zehaztu dute.