Liburutegitik jakinarazi dutenez, azaroaren 29an beharrean abenduaren 12an izango da Urretabizkaiarekin egingo duten solasaldia.
Idazle donostiarrak narratibako Euskadi Saria irabazi du aurten, iaz argitaratu zuen 'Azken etxea' liburuari esker. Azken etxearen bila dabil protagonista, bizitzaren azken arnasaldiaren bila, azken babes-lekuaren bila. Hendaia aldeko etxe bat begiz jo, eta harekin tematu da. Ez du bizimodu arrunta izan, eta ez dira arruntak izango azken etxe hori lortzeko egingo dituen ahaleginak.
- Abenduaren 12an, martitzena, izango da solasaldia, 19:00etatik aurrera.