Sailkapen partidak barikuan, abenduaren 15ean, jokatuko dituzte. 18:00etan egingo dute taldeak eta norgehiagokak erabakitzeko zozketa. Final-laurdenak ere barikuan jokatuko dituzte. Zapaturako lagako dituzte finalerdiak eta finala. Finalerdiak goizez, 11:00etatik aurrera, jokatuko dituzte eta arratsaldean izango da finala, 16:00etatik aurrera.
16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute eta abenduaren 11 izango da izena emateko azken eguna. Ormolan edo Jubilatuen tabernan eman behar da izena. Irabazleek bi lagunentzako afaria eta kopa jasoko dituzte eta bi lagunentzako afaria txapeldunordeek. Hirugarren sailkatuentzat ere izango da saria, produktuz osatutako otarra bana.
Oscar Mazariegosek eta Juanjo Cuencak irabazi zuten irailean jokatu zuten lehen txapelketa.