Elgoibarko Narrutsik taldeak bat egin du deialdiarekin, eta Bizitzak Erdigunean taldea sortu zuten Elgoibarren hainbat ekintza antolatzeko, egun horren harira: joan den bariku arratsaldean talde argazkia atera zuten Maalan. Azaroaren 30ean, bestalde, goizean goizetik irtengo dira kalera. Elkartasun piketeak egingo dituzte goizean zaintza guneetan, greba egin ezin duten langileei elkartasuna adierazteko. Kafe tertulia, kalejira, bazkaria eta manifestazio zaratatsua ere egongo dira egunean zehar.Hona hemen prestatu duten egitarau osoa:
GREBA FEMINISTA, Azaroak 30
- 09:15 Elkartasun piketeak, herriko zaintza guneetan.
- 11:00 Kafe tertulia. Maalako parkean.
- 12:30 Kalejira aldarrikatzailea, Kalegoen plazan hasita.
- 14:00 Bazkari autogestionatua eta musikaz girotutako bazkalostea. Maalako parkean.
- 19:00 Manifestazio zaratatsua, Kalegoen plazan hasita.
Azaroaren 30erako greba feminista orokorrari buruzko ERREPORTAJEA BARREN astekariko 1305. zenbakian -PDF-