Abenduaren 5etik urtarrilaren 6ra arte egongo dira piztuta Eguberrietako argiak Elgoibarko kale eta auzoetan. Argi guztiak kontsumo txikikoak direla aurreratu dute Udaletik, eta azken urteetan bezala, 18:00etatik 22:00etara piztuko dituzte (2021era arte, 23:00etan itzaltzen zituzten). Aurtengo argiteriak 11.487 voltioko potentzia elektrikoa dauka. Udalak 34.122 euro (BEZ barne) erabili ditu eguberrietako argiteria jartzeko.
168 argi egitura jarri dituzte herriko eraikin eta kaleetan, eta argietan mugimendu gehiago sartu dituzte, flasha, elur-erorketa, ur-efektua eta distiren mugimendu leunak irudikatuz.. Berritasunen artean, argiteri berria jarri dute Melitongo biribilgunean. Era berean, Gabriel Kurtzealegi kaleko argiteria areagotu dute, farola gehiago argiztatuz; eta Urazandi 41ean zuhaitz handi argiztatu bat jarri dute. Argiztatutako kale eta auzoak hauek dira: Santa Ana, Errosario, San Bartolome, San Frantzisko, San Inazio, Urruzuno, Toletxe, Antonio Arrillaga, Trenbide, Kurtzelaegi, Erretxindi, Altzola, Sigma estarta eta frontoia, San Roke eta Urazandi.