Sustraiak beste herrialdeetan izan arren gurean errotu diren hainbat euskaldunen eskariz sortu du kanpaina UEMAk, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, ikusita gainerako herritarrek euskara ukatzen dietela sarri lagun arrazializatuei. Euskarak kolore asko dituela eta azalaren kolorea askotarikoa izan arren herritar horiek guztiak euskaldunak direla gogoraratu nahi dute kanpainarekin. Horregatik, beraiekin ere euskaraz egiteko eskatu diete kanpainan parte hartu duten jatorri askotariko lagunek gainerako herritarrei eta eskaera horrekin bat egin du Mendaroko Udalak ere.