Azkoitiko helduen danborrada 75. aldiz irten zen kalera zapatuan, San Andres jaien barruan. Urteurren hori ospatzeko danborrada berezia prestatu zuten azkoitiarrek. Barikuan Baztartxo aretoan egin zuten ekitaldian hartu zuten parte elgoibartarrek, eta zapatuan, berriz, kaleko danborradan izan ziren Joseba Osoro eta Marci Rodriguez mikeleteak eta Santi Arriola kanoilaria. Danborradak egin zituen geldiuneetan entzun izan zen Elgoibarko kanoikada. 12 taldek hartu zuten parte danborradan, guztira 500 bat pertsonak. (ikus danborradaren bideoa maxixatzen.eus toki komunikabidean).