Haur Krosa eta San Silbestre lasterketa herrikoia antolatu ditu Mendaroko Txirrindulari Elkarteak abendurako

Barren.eus 2023ko abe. 1a, 10:07

Eguberrietako oporraldian urteroko zita bihurtuak ziren Mendaron Haur Krosa eta San Silbestre martxa, baina COVIDaren pandemiak etena ekarri zuen, eta azkeneko hiru urtean ez dira egin. Aurten, baina, biak izango direla iragarri du Mendaroko Txirrindulari Elkarteak, sare sozialen bidez. Abenduaren 23rako antolatu dute Haur Krosa, 17:00etarako, Udalaren laguntzarekin. Mendarozabalen izango da proba, eta adinka banatuta arituko dira korrika HH5etik LH6ra arteko neska-mutilak. Lasterketan parte hartzeko izena eman beharko da, han bertan, lasterketa egunean, 16:15etatik aurrera. Hona haurrek, adinaren arabera, egin beharko duten lana.
 
  • HH5 eta LH1ekoek itzuli bat zirkuituari
  • LH2 eta LH3: Bi itzuli
  • LH4: Hiru itzuli
  • LH5: Lau itzuli
  • LH6: Bost itzuli
 
San Silbestre lasterketa
 

2023 12 01 San silbestre iragartzekoa

 
Haur Krosaren ordu berean hasiko da abenduaren 31n San Silbestre proba herrikoia ere, 17:00etan. Frontoian izango da irteera, eta 5,2 kilometroko distantzia osatu beharko dute korrikalariek. San Silbestrean 12 urtez gorakoek parte hartu ahal izango dute, baina 12-14 urte bitartekoek heldu batek lagunduta egin beharko dute korrika. Parte hartzeko izena eman beharko da, frontoian bertan. Proba hasi baino orduerdi aurretik zabalduko dute horretarako tartea. Bukaeran mokadua ere banatuko dute antolatzaileek, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.