Hasi berri da Goazen telesailaren hamargarren denboraldia eta hasita daude kontzertu-biran ere. Bira horren barruan, Mendaroko Udalak bi saio antolatu ditu abenduaren 16rako, San Agustin kulturgunean. 17:00etan izango da saioetako bat, eta 19:00etan bestea, eta sarrerak gaur jarri dituzte salgai Morroskillo dendan eta Leire jantzi-dendan, 5 euroan. Pertsonako lau sarrera eskuratu ahal izango dira gehienez.