Energia eta material krisiari buruzko hitzaldia emango dute hilaren 13an Turielek eta Aretxabalak

Barren.eus 2023ko abe. 1a, 13:42

Karakate Bizirik taldeak antolatuta, energiari eta material krisiari buruzko hitzaldia emango dute datorren abenduaren 13an Antonio Turielek eta Antonio Aretxabalak.

Antonio Turiel Fisika eta Matematikako lizentziaduna eta Fisika Teorikoko doktorea da, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan. Ikertzaile zientifiko gisa lan egiten du CSICeko Bartzelonako Itsas Zientzien Institutuan. Turielek adierazten duenez, munduan azken mendeotan nagusitu den ekonomia sistema kontsumista kapitalistak agortu egin ditu edo agortzeko bidean ditu gizakiak darabiltzan hainbat baliabide, eta bere ustez, energia kontsumoa murriztea da aurrera egiteko daukagun aukera bakarra.

Antonio Aretxabala, berriz, Geologian Lizentziatua da Oviedoko unibertsitatean, eta Madrilgo obra publikoetan espezializatua. Zaragozako eta Nafarroako Unibertsitateetan irakasle aritu da. "Luxua izango da guretzat maila horretako bi erreferente gurekin izatea herrian", azaldu dute Karakate Bizirik taldekoek.

  • Hitzaldia abenduaren 13an, 18:30ean izango da, Musika Eskolako auditoriumean.

 

2023 12 01 turielaretxabaleta hitzaldia kartela