Bideoan 1950-1990 urteetako Elgoibarko euskalgintza jaso da, garai hartako euskaltzaleen testigantzekin. Bideo-elkarrizketak eta edizio-lana, berriz, Badihardugu elkarteak egin ditu.
Antolatzaileek esan digutenez, ekitaldia bera ere grabatu dute, eta datorren astean izango dugu ikusteko moduan.