Kalegoen Plazatik oinez abiatu zirenean hotz handia egiten zuela azaldu dute, baina Karakate magaleko lehen maldak igotzen hastean joan ziren epeltzen mendizaleen hotzak. Maltzaga parera ailegatu zirenean gainera, eguzki izpiek goxatu zuten ibilaldia. Eguerdirako heldu ziren Soraluzera, eta autobusa hartuta itzuli ziren Elgoibarrera, bazkal ordurako.
Hurrengo irteera kosta aldera egingo dute, urtarrilaren 21ean. Zumaia eta Zarautz lotuko dituzte oinez hango mahastietan barrena.