Azaroaren 24tik 30era jokatzeko online bidezko Egin Ttap lehiaketa antolatu du Atxutxiamaikak, Kukulaisi elkartea osatzen duten Euskal Herriko beste aisialdi talde batzuekin batera. Zazpi egunez, gai desberdinei buruzko zazpi galdera erantzun behar izan dituzte partaideek, taldeka. Galderak askotarikoak izan dira: kultura, natura, musikagintza, geografia…
Euskal Herriko 114 taldek hartu dute parte, eta horietatik 14 izan dira Elgoibarkoak. Asier eta Jare Iturriagaetxebarria aita-alabek osatutako Kilikitx taldea izan da Elgoibarko irabazlea 24. 692 punturekin, eta sailkapen orokorreko 12. postuan sailkatu dira. Euskal Herriko irabazleak 39.882 lortu eskuratu ditu. Kilikitx taldeak Donostiako Mitologik ihes-gelan parte hartzeko saria irabazi du.
Aurtengoa lehiaketaren lehenengo edizioa izan da, eta antolatzaileak pozik agertu dira izan duen partaidetzarekin.