Aurten bi lagun bakarrik izan dira 25 aldiz edo gehiagotan odola eman dutenak Mendaron (iaz sei izan ziren). Gaur jaso dute Mendaroko Odol Emaileen taldekoen aitortza. Maria Antonieta Gallastegi Martinez da omenduetako bat, 25 aldiz odola emateagatik, eta Idurre Arakistain Albizu bestea, 40 alditan odola emateagatik.