Bertso-jaialdirako sarreren aurre-salmenta abenduaren 11tik 22ra izango da, eta Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan eros daitezke. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, jaialdi egunean salduko dituzte lehiatilan. Sarreren prezioa 13 eurokoa da (11 eurokoa Elgoibarko Izarrako bazkideentzat).
Bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (eguena), Herriko Antzokian, 20:00etan hasita.
Bertsolariak:
- Maialen Lujanbio
- Sustrai Colina
- Oihana Iguaran
- Onintza Enbeita
- Nerea Ibartzabal
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal.
∞Lotura duten albisteak: