Aurten, gainera, konpilazio-biniloa ere eman dute argitara urtekariarekin batera eta han ere jaso dute 'Astindu' kantua, itzal handiko beste hainbat artista eta talderen lan aukeratuekin batera, tartean Mice, Petti eta Nina Coyote eta Chico Tornadoren lanak. 2023. urteko urtekarian, gainera, Koska talde elgoibartarraren inguruko erreportajea ere argitaratu dute.
• Finalista Huhezinema film laburren lehiaketan
Baina horrez hain, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatzen duen Huhezinema film laburren lehiaketako hamar finalisten artean ere badago 'Astindu' kantua, bideoklipen atalean. Devo talde iparramerikarraren 'Whip it' kantuaren moldaketa da, Mark Casale eta Gerald Mothersbaughen hitzetatik euskaratutakoa. Munletek aurten argitaratu du Devoren omenezko Munlet Plays Devo (Family Spree Recordings) biniloa, baina 'Astindu' singlea ez dago disko horretan.
Hemen entzun ditzakezue Devo lan berriko abestiak: https://munlet.bandcamp.com