Batetik, Gipuzkoako selekzioarekin aritzeko deia jaso dute Nahia Lopezek eta Markel Kapanagak. Azken honek bi txapelketa jokatuko ditu selekzioarekin abenduan.
Bestetik, Realaren deia jaso dute Jakes Gurrutxagak eta Teo Galdonak. Alebinetan diharduen Gurrutxagak Realak antolatutako teknifikazio saioan hartuko du parte, eta Realak Ordizian jokatuko duen Gabonetako Torneoan jokatzeko ere hautatu dute. Galdonak, berriz, Amorebieta Cup Txapelketa jokatu zuen Realarekin. Final-laurdenetako kanporaketara arte ailegatu ziren txuri-urdinak, eta Porto taldeak kanporatu zituen. 2012. urtean jaiotako 350 futbolari eta 23 talde lehiatu ziren Zornotzan jokatutako txapelketan, eta Bartzelona gailendu zen, finalean Athletic-i irabazita.