Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria emateko ekitaldiak prestatzen ditu Elgoibarko Izarrak abenduaren 24rako. San Lazaro zahar etxera eta eguneko zentrora bisita egiten hasten dute eguna eta gabon kanta batzuk ere kantatzen dizkiete. Kalejira egiten dute gero eta amaieran, umeek, taldeka, Olentzerorekin eta Mari Domingirekin berba egiteko aukera izaten dute Kalegoen plazan.
• Estalpea atontzeko umen laguntza
Eguneko bi protagonistek umeen eskutitzak jasotzen dituzten estalpea atontzeko asmoa du aurten ere Atxutxiamaikak, baina herriko umeen laguntza eskatu dute ukitu berezia izan dezan. Umeek egindako eskulan, marrazki, ipuin, collage, bertso edota arropekin apainduko dute estalpea. Lan guzti horiek gai jakin baten inguruan egindakoak izan beharko dira, eta 'hotza' izango da gai hori. Abenduaren 21a zango da lanak entregatzeko azken eguna. Elgoibarko Izarraren bulegoan jasoko dituzte. Pitxintxun euskarazko produktuak erosteko bonoak zozkatuko dituzte lanak bidali dituzten lagunen artean.
• Gabon kantak eta dantzak ikasteko aukera
Abenduaren 24an entzun, abestu eta dantzatzen dituzten kantak eta dantzen tutorialak sarera igo dituzte Atxutxiamaikakoek, umeek eta familiek aurrez ikasteko aukera izan dezaten.
• Tonbola eta talo tailerra
Elgoibarko Izarrakoek tonbola eta talo-postua ere jartzen dituzte Kalegoen plazan abenduaren 24an. Taloak egiteko prest dauden boluntarioak behar dituzte, eta aurrez inoiz ibili gabekoak ere animatu nahi dituzte parte hartzera, talo ikastaroa antolatu baitute. Abenduaren 17an izango da Talo ikastaroa, Gure Bide Elkartean, 10:30etik 12:30era.
Informazio guztia eta ekintzetan izena emateko egin klik HEMEN