Ohitura duten moduan, kirolaren inguruko solasaldi batekin jantziko dute Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen sari banaketa ekitaldia, eta Zuhaitz Gurrutxaga izango da aurtengo gonbidatua. Aiastiarrak buruko osasuna eta kirola uztartuko ditu berbaldian. Ondoren, herriko Kirol elkarteek era boluntarioan egiten duten lana aitortzeko Kirol Sariak banatuko dituzte, hamaseigarrengoz. Guztira 22 sari banatuko dituzte aurten; 18 kirol elkarteek banatuko dituzte eta beste lau sari Udal Kirol Patronatuak banatuko ditu.
Elgoibarko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu ekitaldi honetan parte hartzera, "bertoko kirolarien eta kluben konpromisoa, dedikazioa eta lorpenak omentzeko". Sarrera librea eta doakoa da.
- 19:30ean hasiko da.
Iaz egin zuten mahai-inguruan, bizitzak kolpatutako kirolarien bizipenak ezagutzeko aukera izan zen Mikel Lizarralde, Ibon Oregi eta Uxoa Irigoien kirolarien ahotik.
∞Lotura duten albisteak: