Txakurra paseatzera irten zirenean ikusi zuten txakurrak ahoan zerbait zeukala, eta ondo begiratuta konturatu ziren iltzez beteriko haragi zati bat zela. Albaitariarengana eraman zuten txakurra, eta erradiografia bat egin zioten, urdaila ikusteko. Iltzerik ez zeukan, baina bai aurreragoko egunetan jandako orratzak. "Zorionez, albaitariak ipinitako tratamenduarekin dena kanporatu du gure txakurrak. 14 urte ditu eta ebakuntza egin behar izan baliote, seguru ez litzatekeela gaur gurekin egongo", esan du txakur-jabeak.
Salaketa jarri du Udaltzaingoan, eta bizilagunei ohartarazi nahi die kontuz ibiltzeko. Jakitun da herritar asko hasarre daudela herriko leku asko txakur kakaz beteta egoten direlako, baina uste du horrelako ekintzek ez dutela txakur kaken arazoa konpontzen, eta aldiz, txakurren bizitza arriskuan jartzen dela.
Hona txakurraren jabeak bidalitako irudiak.