Landarbaso Abesbatza 1991an sortu zuten Errenterian, 16 eta 36 urte bitarteko gaztez osatuta. Gaur egun, baina, elkartea hiru taldek osatzen dute eta 100dik gora kide dauzka: Kontari (8-14 urte), Landarbasoko Dizdizka Taldea (15-21 urte) eta Landarbaso Abesbatza (17-45 urte). Hain justu ere gaztetxoenak dira Mendarora etorriko direnak.
Kontzertua San Agustin kulturgunean izango da, 12:30ean, debalde, eta kontzertu ondorenean Mendaroko Udalak urteurrenaren harira antolatu duen lehiaketako sariak banatuko dituzte, bai eta ipuin lehiaketakoak ere. LH1etik DBH4ra arteko ikasleek parte hartu dute lehiaketan.