Ikastetxeen jasangarritasunerako eta kalitaterako ingurumen-hezkuntza programa da Eskola Agenda 2030 eta proiektu europarra da Euronet 50/50, eraikin publikoetan energia aurreztea sustatzen duena. Udaletxeko saioan, Ayestaranek egin ditu gaur sarrerakoak. Proiektua aurkeztu eta proiektu horren baitan energia kontsumoa eta kutsadura murrizteko hartu daitezkeen hainbat neurri edo proposamen aurkeztu dizkie Debegesako arduradunak eskola-umeei eta asmo horrekin Mendaroko Udaletik egin diren urratsen berri eman die Enetz Ezenarro alkateak, ikasleek eurek egindako galdera eta proposamenei erantzunez.
2015ean Nazio Batuen Erakundeak lortutako akordioa da Eskola Agenda 2030, eta garaipen iraunkorrerako 17 helburu eta 169 helmuga zehazten ditu, "mundu justuagoa, ekologikoagoa, oparoagoa eta baketsuagoa lortzeko". 193 herrialdek sinatu zuten konpromisoa aurtengorako eta tokian tokiko gobernuak, aldundiak eta udalak ez ezik, enpresak, unibertsitateak, gizarte-eragileak eta pertsonak ere inplikatzen ditu.