Aurtengo ekitaldiak 30.000 maratoilari inguru bildu zituen joan den abenduaren 3an. Antxitxikariek bertan lortzen dituzten denborak aintzat hartuta munduko maratoirik azkarrenetakoa da Valentziakoa, eta are gehiago izan da aurten Sisay Lemma irabazleak historiako seigarren markarik onena egin baitzuen 42 kilometroak eta 195 metroak 2:01:48ko denboran eginda. Chicago, Berlin eta Londreseko maratoietan bakarrik egin izan dute korrika azkarrago distantzia honetan. Atleta etiopiarrak minutu eta 48 segundoan ondu zuen bere marka pertsonala, eta bost segundoan probako errekorra, aurreko utean Kelvin Kiptum-ek ezarria. Espainiako maratoiko errekorra ere ondu zuen Tariku Novalesek, 2:05:48ko denbora eginda.
Igor Torres elgoibartarrak estreinakoz hartu zuen parte Valentziako maratoian, eta 2:34:23ko denbora eginda minutu eta 18 segunduan ondu zuen bere marka pertsonala, 2021eko Bilboko maratoia 2:35:41eko denboran egin baitzuen.