Abenduaren 23an jokatuko dute Gabonetako Mus Txapelketa, 16:00etatik aurrera, Elgoibarko Batzokian. Parte hartu nahi dutenek egunean bertan eman beharko dute izena batzokian, izen-emateagatik 20 euro ordainduta bikoteko. Hiru sari banatuko dituzte. Irabazleek txapela, bi lagunentzako afaria eta izen-ematean batutako diruaren erdia jasoko dute saritzat. Txapeldunordearentzat garaikurra, produktuz betetako otarra eta izen-emateko diruaren %30a izango dira; eta, produktuz betetako otarra eta batutako diruaren %20a jasoko dute hirugarren sailkatuek.