Maite Lopez Las Herasen lan bat saritu dute Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketan

Barren.eus 2023ko abe. 19a, 14:18

Ereintza Elkarteak antolatzen duen Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketaren sariak banatu zituzten, zapatuan, Errenteria-Oreretan.

Ibilbide luzeko ipuin lehiaketa da Errenteria Hiria Ipuin Lehiaketa, Ereintzak 1961. urtetik antolatzen baitu, eta mundu osoko lanak jasotzen dituzte; aurten 500 ipuinetik gora. Euskarazko kategorian, sari nagusia Maite Lopez Las Herasek irabazi du, 'Urrats Galduen Lorratzean' lanagatik. 800 euroko saria irabazi du. Antton Obeso saria, 25 urtetik beherako idazle onenari saria, Haizea Muñoa Urdanpilletak irabazi du, 'Burdinazko Habia' ipuinarekin. 400 euroko saria irabazi du. Errenteria-Oreretako ipuin onenari ematen zaion Joxan Arbelaitz Saria Iñigo Legorburu Arregiren 'Begiradak' ipuinak jaso du.

Gaztelaniazko ipuinen sailean, berriz, epaimahaiak erabaki du Tomas Daniela Cuesta malagarraren ipuinari ematea saririk gorena, 'Bielas y Cojines' sorkuntzaga lanagatik (800 euroko saria irabazi du). 25 urtetik beherakoei ematen dioten Anton Obeso saria Sofia Guardiola Villaverdek (Majadaonda, Madril) jaso du, 'Mama es una santa' ipuinagatik (300 euro). Gaztelaniz idatzitako herriko ipuinik onenaren saria Eñaut Otazo Alzak aurkeztutako 'TAC' izeneko ipuinari eman diote.

Lehenengo sariak jaso dituzten ipuinak, Errenteriako Udalak uztailean argitaratzen duen urtekarian, Oarso aldizkarian, argitaratuko dituzte.

2023 12 19 Errenteria Hiria Ipuin lehiaketa maitelopezlasheras b1