Nagusilan elkartetik jakinarazi dutenez, boluntario horiek San Lazaro zahar-etxean bizi diren egoiliarrei eta Eguneko Zentrora joaten diren elgoibartarrei "laguntza emozionala" eman diete azken urteetan, eta hurkoari laguntzeko erakutsi duten prestutasun horrek aitortza merezi du.
Honakoak dira omendu dituzten zortzi boluntarioak: Antonio Viñaras, 22 urtean aritu delako boluntariotzan, Mari Bustamante (20 urte), Manuel Salegi (19 urte), Petra Carrasco (18 urte), Fabri Hernandez (18 urte), Lucia Elorza (17 urte, Trini Godoy (14 urte) eta Pedro Urkidi (13 urte).
Nagusilan 1995ean sortu zuten adineko pertsonen ekimenez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Departamentuaren eta Gizarte Politiken gaineko Ikerketa eta Azterketa Zentroaren (SIIS) laguntzarekin. Irabazi asmorik gabeko elkartea da, boluntarioz osatutakoa eta bakardade egoeran dauden edadeko pertsonei laguntzea dute egitekotzat. Zahartze aktiboa ere sustatzen dute, eta esaldi batek laburbiltzen du haien izatea: “Adineko pertsonak ez gara bizitzatik erretiratzen garena izateagatik, gure esperientziagatik eta egun egiten dakigunagatik balio dugun subjektu aktiboa gara".
- Irakurri hemen Joserra Ezenarrok 2018an BARRENi eman zion elkarrizketa -PDF-