Bariku honetan amaituko da bertso sarreren aurresalmenta

Barren.eus 2023ko abe. 20a, 14:01

Elgoibarko Izarratik jakinarazi digutenez, ostiral honetan, abenduak 22, amaituko da abenduaren 28ko bertso jaialdirako sarreren aurresalmenta.

Oraindik sarrerak badaudela esan digute antolatzaileek, eta aurretik erosten ez duenak, egunean bertan Herriko Antzokian erosteko aukera izango du.

Gogoratu Eguberrietako bertso jaialdia abenduaren 28an izango dela, Herriko Antzokian, 20:00etan hasita.
Bertsolariak honako hauek izango dira: Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita. Gaiak jartzen eta jaialdia aurkezten, berriz, Maite Berriozabalek jardungo du.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatzen du jaialdia, Udalaren laguntzarekin.

∞Lotura duten albisteak: