Orri markagailuen lehiaketa antolatu du Gotzon Garate Udal Liburutegiak

Barren.eus 2023ko abe. 20a, 17:17

Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri markagailuen lehiaketa antolatu du eskola-umeentzat. Elgoibarren erroldatuta dauden edo Elgoibarren ikasten dutenek parte hartu dezakete, bi mailatan banatuta: LH5era artekoak eta LH6tik aurrerakoak.

Aurtengo gaia Berdinak ala desberdinak gara? izango da. Irudia, gaia eta lema izan beharko du orri markagailuak. 210 x 50 milimetroko neurrian egin beharko da, eta paperean nahiz PDF formatuan aurkeztu daiteke.

Lanak 2024ko urtarrilaren 31rako entregatu behar dira liburutegian bertan edo liburutegia@elgoibar.eus helbidera idatzita. Epaimahaia Egur arte tailerreko Paula Herasek, Ane arte tailerreko Ane San Martinek eta Gemma Monreal Elgoibarko margolariak osatuko dute. Maila bakoitzeko irabazleak tablek bat jasoko du saritzat.

Iaz, lehiaketaren seigarren ekitaldian 730 lan aurkeztu zituzten lehiaketara eta Abeeha Naveed eta Alaitz Pascual saritu zituzten.

2023 12 19 7garrenorrimarkaigu lehiaketa