Udaletik jakitera eman dutenez, langileen behin-behinekotasuna murrizteko eta bitarteko izaeraz beteta dauden lanpostuak egonkortzeko helburuarekin onartu dute hamazortzi lanpostuko Lan Eskaintza Publiko hori.
Abenduaren 15ean onartu zuen Maialen Gurrutxaha alkateak 2023 urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza. Bertan, legeak baimentzen dituen birjarpen tasak -ohikoa nahiz gehigarria- hartu dituzte kontuan proposamena osatzeko. Horrela, hamazortzi lanpostuko eskaintza sortu dute, "udalarentzat eta herritarrentzat funtsezko diren zerbitzuak indartu asmoz".
Lanpostu horietatik gehienak, hamabi zehazki, txanda librekoak izango dira; gainerako seirak, berriz, barne sustapen bidezkoak.
Honakoak dira eskainiko diren lanpostuak:
Aurtengo Lan Eskaintza Publiko hau guztiz garatzeko hiru urteko epea izango da. Horrenbestez, hautagaitzak aurkezteko epea ez dute zabaldu oraindik. Prozesuak eskatzen dituen gainerako urratsak ematen joango da udala, eta hautaketa prozesu bakoitzaren oinarri eta izen-emateen berri emango du, zabaldu ahala.