Elgoibarko eta Mendaroko norbanako, elkarte, enpresa eta eragileek emandako opariak dira guztiak, eta elkartetik eskerrak eman dizkiete guztiei. 11:00etan zabalduko dute tonbola, eta 14:00ak aldera arte egongo dira opariak banatzen.
Euro batean salduko dituzte boletoak, eta bostetik batek oparia izango du. Hala ere, oparirik gabe gelditzen direnek ere izango dute oparia eskuratzeko azken aukera bat. Izan ere, saririk gabeko boletoen artean telebista bat zozkatuko dute. Saritu gabeko boletoak gorde egin behar dira. Zenbatuta daude guztiak, eta 14:00etan egingo dute zozketa, Kalegoen plazan bertan. Zenbaki sariduna momentuan agertu beharko da. 10 minutu izango ditu lehenengo sarituak oparia jasotzeko, eta ez bada agertzen, beste zenbaki bat aterako dute. Horrela jarraituko dute, irabazlea agertu arte.
Tonbolaren aldamenean talo postua ere jarriko dute.