130 dantzarik hartuko dute parte guztira. Nagusiek Santa Ana kalean hasiko dute kalejira, eta gero, Katanarra arkuaren aurrean egingo dute dantza. Errosario kalean behera jarraituko dute gero dantzan, San Frantzisko iturrira arte. Dantzari txikiak, bestalde, Maalatik irtengo dira. King-Kong inguruan egingo dute dantza, eta San Frantzisko iturri aurrean elkartuko dira nagusien taldearekin. Bi dantza egingo dituzte elkarrekin, eta Kalegoen plazara abiatuko dira denak batera. Han dantza emanaldi berezia egingo dute.
- 18:30ean hasiko da 'Horra, horra, Biraka' dantza ikuskizuna.