Horiz jantzi da gaur Mendarozabal haur krosean

Barren.eus 2023ko abe. 23a, 21:21

40 bat umek parte hartu dute gaur Mendaron jokatu duten haur krosean. Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatu du proba, Udalaren laguntzarekin, eta adinka banatuta jardun dira haurrak korrika.

 

COVIDaren pandemia iritsi aurretik Eguberrietan urtero antolatu ohi zuen haur krosa berreskuratu du aurten  Mendaroko Txirrindulari Elkarteak, eta gaur arratsaldean jokatu dute, Mendarozabalen. Guztira 40 bat umek eman dute izena, baina gustura ziren parte-hartzaileak. Dominaz eta goxoki poltsaz gain, aurten, kamiseta bana ere banatu diete antolatzaileek parte-hartzaileei. Duela 40 urte Mendaro herria sortu aurretxoan Guruzpe kultur elkarteak atera zituen kamiseten logo bera zuten gaur haur krosean banatu dituztenek. Haurrek, adinka banatuta egin dute lasterketa. HH5etik LH6ra artekoak zeuden parte hartzera deituta, eta sei lasterketa zituzten jokatekoak guztira, mailaka antolatuta, baina adin tarte batzuetan ez da umerik aurkeztu, eta ondorioz, sei beharrean lau lasterketa jokatu dituzte. Hala, HH5ekoek eta LH1ekoek elkarrekin egin dute lasterketa, eta berdin LH2koek eta LH3koek. Haur krosa bukatu denean, antolatzaileek abenduaren 31rako antolatu duten San Silbestre lasterketa herrikoian parte hartzera animatu dituzte plazara bildutako 12 urtez gorako guztiak. ARGAZKI ALBUMA

2023 12 23 Haur krosa dominak

2023 12 23 Haur krosa Mendaron1