Gabon Zahar Feria egun bete-betea Elgoibarren

Barren.eus 2023ko abe. 30a, 18:37

Eguraldia lagun, jende ugari ibili da gaur Gabon Zahar Feria egunean. Herritarrek eta bisitariek euskal baserrietako produkturik onentsuenak ikusi, dastatu eta erosteko aukera izan dute goizean goizetik Elgoibar erdigunean.

Eguerdi partetik aurrera lanak izan dira herriko hainbat gunetan zeuden era askotariko 120 postuetara hurbiltzeko ere. Arrakastak horixe dauka, ordea, jende-ilarak nonhahi: postuak ikusteko, talo bat jateko, jaiotza mekanikoa ikusteko... .Kalean egoteko eguraldi erosoa egin du: Oskarbi eta 15 bat gradutako tenperatura egin baitu. Aita Agirre inguruan egon diren animaliek ere piztu dute jendearen ikusmina, "exotikoak" baitziren asko, bufaloak edo alpakak, adibidez. 

Elgoibarren 1782. urtean egiten hasi ziren hileko azken zapatuko ferian du jatorria Gabon Zahar Feriak, eta ohiturak bizirik jaraitzen du ia bi mende eta erdi geroago. Hainbat sari ere banatzen dituzte ferian eta aurtengoan Eneko Goibururen gazta, Goreko baserriko barazkiak eta Iparragirreko frutak saritu dituzte.

 

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar animali orok

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar aitagirre BARREN

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar brasa ikastola

2023 12 30 gabonzahar plazara dantzara

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar 4adarrekoa

2023 12 30 gabon zahar feria elgoibar alpaka BARREN

 

∞Lotura duten albisteak: