Mendaroko Ospitaletik jakinarazi dutenez, urtea hasi eta 22 minutura jaio zen Martina Egia Ugalde, Nagore Ugalde eibartarraren eta Xabat Egia markinarraren alaba. 3,350 kilo pisatu ditu Euskal Herrian jaio den lehen haurrak. Markina-Xemeinen bizi diren gurasoek adierazi dutenez, urte amaierako kanpaikadak entzutearekin bat hasi zen ama erditzen, eta "oso azkarra" izan zela azaldu dute, are gehiago erditzen duen lehen umea izanik.