Abonatuek hainbat kirol instalazio erabiltzeko eskubidea dute, hala nola igerileku estaliak, muskulazio gela, rokodromoa, saunak, aldagelak, squash-a, frontoi txikia, padel eta tenis pistak, atletismo pista eta aldagelak. Gainera, Patronatutik nabarmendu dutenez, abonatutako pertsonek Mugiment txartela erabiltzeko aukera ere badute, eta horri esker "Euskadi osoko beste 95 udalerritako kirol-instalazioak abonatu gisa erabili ditzakete". Urteko ordainketa berritu nahi ez zuten erabiltzaileek abenduaren 31a baino lehenago jakinarazi behar zuten.
2024rako, Patronatuak % 2,7ko igoera aplikatuko du (KPIaren arabera) urteko ordainketaren prezioan. Berritasun bat ere iragarri dute: Olaizaga Kiroldegia abuztuaren bigarren hamabostaldian ere zabalik egongo da, estreinakoz. Hain justu ere, abuztuaren 16tik 31ra irekiko dute kiroldegia, igerileku estalirako sarbidea barne.
Informazio osoagoa HEMEN