Toma bakar batean, gehienez minutu bateko filmak grabatzean datza lehiaketa, zinemaren aitzindari izan ziren Lumiere anaiek egiten zuten antzera. Urtarrilaren 18ra arteko epea dago izena emateko eta gaia librea izango da.
Interesa dutenek Uztargi tabernan eman behar dute izena, debalde, eta epaimahai batek eta publikoak aukeratuko dute irabazlea. Ondoren, mokadua eskainiko dute Uztargi tabernak eta Galle-tiak gozotegiak.