Gararock taldeak eta Udalak lankidetzan antolatu dute kontzertua, Mendaroren 40. urtemuga ospatzeko ekintzen barruan. Urtarrilaren 7an, domekan, izango da kontzertua, San Agustin kulturgunean, 19:00etan. Ruper Ordorika Mugalariak taldekoekin batera arituko da oholtzan.