Ekialdeko errege magoen desfilea 18:00etan hasiko da, beti bezala, Santa Klaran. Euri gutxi bada, ohi bezala egingo dute desfilea, baina euri zaparrada handiak badaude, Kalegoen plazara mugatuko dute ekitaldia. Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeek jaio berria den Jesus haurtxoa gurtuko dute parrokiako estalpean, eta handik San Lazaro egoitzara joango dira bertako egoiliarrei opariak banatzera. Segidan, udaletxeko arkupeetan eseriko dira umeen gutunak jasotzeko. Sorpresaren bat ere egongo dela iragarri dute antolatzaileek.
Mendaron ere aldaketak egingo dituzte eguraldiaren arabera. Euria egiten badu, desfilea bertan behera lagako dute eta Errege Magoak 18:00etan Azpilgoetako elizara joango dira umeen gutunak jasotzera.